
Gaur arratsaldean Goñiren omenezko pilota txapelketako finalak jokatu dira Zumarragako Beloki pilotalekuan. Garaileak pozik joan dira etxera, baina baita frontoian bildu diren guztiak ere. Izan ere, pilotalekua bete egin da eta giroa sekulakoa izan da. Pilota eta Beloki pilota eskola izan dira garaile nagusiak.