
Petanka eta dominoa jubilatuen zaletasun kuttunak zireneko garaiak atzean gelditu dira. Zorionez, geroz eta osasun hobeagoarekin heltzen gara jubilaziora eta horrek ordura arte egindakoa egiten jarraitzeko eta zaletasun berriak probatzeko aukera ematen digu. Horren erakusle, astean hiruzpalau aldiz bizikletan ibiltzeko elkartzen den urretxuar eta zumarragar taldea. Hamabost bat lagun dira, baina taldea bizikletan ibili nahi duten guztiei zabalik dago. Joan zen asteko asteartean eguraldi bikaina egin zuen eta inoiz baino lagun gehiago elkartu ziren. Bizikletan ibiltzeaz gain, bazkariak egiten dituzte. Urtean hiru, hain zuzen ere: lehenengoa denboraldi hasieran, bigarrena denboraldi erdian eta hirugarrena denboraldi amaieran.