
Bihar (astelehena) Pazko Bigarreneko festa egingo dute Antion. 16:30ean jolasak eta txokolatada izango dira eta 18:00etan udalbatzarkideek Andre Mariari ikustaldia egingo diote. 18:15ean herri kirol erakustaldia izango da, Urretxu-Zumarraga Herri Kirol Elkarteak antolatuta. Herri kirol erakustaldian Ezkio, Urretxu eta Zumarragako gazteek parte hartuko dute: Julen Aranberri; Unai Etxeberria; Mikel Legarra; Idoia Mendez; Markel eta Kepa Telleria; Aiert, Aimar eta Naia Zubillaga; Aizpea, Araitz eta Mikel Lizarazu; Joanes eta Naroa Izagirre; Jon Zaldua eta Maialen Sasietak. Eguraldi txarra egiten badu, jolasak, txokolatada eta herri kirol saioa interpretazio zentroko portxean egingo dituzte.