
Urola Eskubaloi Klubak Costa Brava Lloret Cup (Girona, Herrialde Katalanak) txapelketaren 14. edizioan parte hartu du. 150 taldek hartu dute parte. Espainia, Suedia, Norvegia, Frantzia, Lituania, Georgia, Aljeria eta Indiakoak, besteak beste. 2.000 jokalari baino gehiago elkartu dira, kimu mailatik hasi eta gazte mailara arte, gizonezko zein emakumezkoak. Urolako haur mailako neskek brontzezko domina lortu dute.