2010a baino lehenago jaiotako neska-mutilek parte hartu dezakete

Zumarragako Udalak eta Kirolzalek jai eredu parte hartzaileago eta osasuntsuago baten aldeko ekimen berritzaile bat prestatu dute aurtengo Santa Isabel jaietarako: Zumarragako lehen Olinpiadak. Kirol desberdinez osatutako lehiaketa horren ligaxka eta finalerdia maiatza eta ekaineko asteburuetan jokatuko dira eta finala jaiei hasiera emango dien ostiralean.
Olinpiadak 2009tik aurrera jaiotako (2009koak barne) neska-mutilei zuzenduak daude eta parte hartzeko 8-12 partaidetako taldeak osatu beharko dituzte. 18 taldek parte hartuko dute, gehienez. Taldeek oraingoz argituko ez diren kirol desberdinetan arituko dira lehian eta onenak finalerdietara pasako dira. Finalerdietako onenek Zumarragako plazan jokatuko den finalerako txartela eskuratuko dute.
Sari desberdinak izango dira. Lehiaketa irabazten duen taldeak 1.000 euroko erosketa bonua jasoko du, Bi-Tartean elkarteko dendetan gastatzeko. Nesken parte hartzea sustatze aldera, taldeetan nesken presentzia sarituko duen puntuatze sistema bat erabiliko da. Gainera, neskez osatutako talde onenak sari berezi bat izango du. Talde bat neskena izango da taldeen partaideen %75 emakumezkoa denean.
Ekintza honetan parte hartu nahi dutenek taldea osatu eta kirolzale.eus web orrialdean eman behar dute izena. Horretarako azken eguna apirilaren 30a da. Izena ematerako garaian partaide bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu.