Haurrentzako jolasak, txokolatada eta herri kirol lehiaketa izan ziren

Atzo Pazko Bigarreneko festa egin zuten Antion. Hasteko, haurrentzako jolasak eta txokolatada izan ziren. Ondoren, udalbatzarkideek Andre Mariari ikustaldia egin zioten. Bukatzeko herri kirol erakustaldia egin zuten, Urretxu-Zumarraga Herri Kirol Elkarteak antolatuta. Hasteko, herriko gazteez osatutako bi talde elkar lehiatu ziren. Talde txurian Unai Etxeberria; Aiert, Naia eta Aimar Zubillaga; Idoia Mendez; Maialen Sasieta eta Markel eta Kepa Telleria aritu ziren. Talde beltzean, berriz, Julen Aranberri; Mikel, Araitz eta Aizpea Lizarazu; Joanes eta Naroa Izagirre; Mikel Legarra eta Jon Zaldua aritu ziren. Txuriak nagusitu ziren. Bukatzeko, Jabier Aranberrik erakustaldia egin zuen eta sokatira saioa egin zuten.