
Ostegunean Iñaki Mendiluze Txugiren omenezko futbol txapelketa jokatu zen Argixaon. Bi sari nagusiak, emakumezkon eta gizonezkoen Txapeldunen Liga, Realak irabazi zituen. Urolako mutilek Kopa irabazi zuten.
16 taldek parte hartu zuten. Emakumezkoei dagokienez, D taldean Urola, Ilintxa, Aloña Mendi eta Realak jokatu zuten eta E taldean Goierri Gorri, Intxurre, Aiztondo eta Dux Logroñok. Gizonezkoei dagokienez, A taldean Urola, Ilintxa, Bergara eta Realak jokatu zuten eta B taldean Idiazabal, Arnedo, Aloña Mendi eta Tolosak.
Puntu gehien lortu zituztenek Txapeldunen Liga jokatu zuten eta gainontzekoek Kopa. Emakumezkoen Txapeldunen Ligako finalean Realak 2 eta 0 irabazi zion Goierri Gorriri. Gizonezkoen Txapeldunen Ligako finala Realak eta Ilintxak jokatu zuten. Bana berdindu zuten eta penaltietan Reala nagusitu zuen.
Kopari dagokionez, mutilen finala Urolak eta Bergarak jokatu zuten. Bina berdindu zuten eta penaltietan Urretxu eta Zumarragako taldea nagusitu zen. Nesken finala Dux Logroñok eta Aiztondok jokatu zuten. Errioxarrek 4 eta 0 irabazi zuten.