
Gainzuri ikastetxeko guraso elkarteak Heriotza eta dolua haurren hezkuntza eta literaturan hitzaldia antolatu du. Datorren astelehenean egingo dute (maiatzak 5), 17:00etan, Labeaga aretoan. Hizlaria Txabi Arnal izango da, Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko irakaslea, heriotzaren pedagogian aditua eta idazlea. Hitzaldia Gainzuriko guraso elkarteak antolatu du, baina ekitaldia herritar guztiei irekia da.