Festa ostiral arratsaldean hasi zen: haurrek zume eta pandero tailerrak egin zituzten Zelai Arizti pilotalekuko karpan. Ondoren, kantu afaria egin zuten, Berakatz musika taldearekin eta herriko trikitilariekin. Bertaratu zirenek Goya eta Haraknoren furgonetetan prestatutako hanburgesak afaldu ahal izan zituzten. Euskal Herriko artisau garagardoak eta sagardoa dastatzeko aukera ere izan zen.
Larunbat goizean Made in Urolako artisauek azoka egin zuten Zelai Ariztin. Iluntzean kontzertua egin zuten. Tapia eta Leturiak, Aimar Z zumarragarrak eta Aramuk parte hartu zuten. Bezperan bezala, bertaratu zirenek hanburgesak jateko eta garagardoa eta sagardoa edateko aukera izan zuten.
Igandean txu-txu trenak jendea Elizkaletik Antiora eramatea aurreikusita zegoen, baina eguraldi txarra egin zuen eta ekitaldia bertan behera gelditu zen.