
Nahia Garrido igerilari urretxuarrak Amerikako Estatu Batuetan (AEB) egingo den proba batetan parte hartuko du, Espainiako selekzio absolutuarekin. Igeriketa proba Florida estatuan egingo dute, ostegunetik larunbatera. Garridok bizkar igeriketako hiru probetan parte hartuko du: 50 metrokoan, 100 metrokoan eta 200 metrokoan. Proba horretan Regan Smith txapeldun handiak parte hartuko du. Smithek zazpi domina lortu ditu Joko Olinpikoetan.
Espainiako federazioak gazte mailako Europako txapelketarako lehen hautaketa ere egin du eta Garrido hautatuen artean dago. Gazte mailako Europako txapelketa Eslovakian jokatuko da, uztailaren 1etik 6ra. Eslovakiara joateko, ekainaren 11tik 15era Palman (Herrialde Katalanak) jokatuko den Espainiako txapelketan lan ona egin beharko du.