
Zumarraga Bide Bizia festan abestu ondoren, Aimar Z zumarragarra bere hurrengo kontzertua prestatzen ari da: maiatzaren 17an emango du, Bilbao BBK Live jaialdiaren Herrian egitasmoaren barne. Abanto-Zierbenan abestuko du, Amona Molona, Amaatria, Ben Yart, Confeti de Odio, Galerna, Jimena Amarillo, Los Niños Jesus, Las Petunias eta The Soulers-ekin batera. Bestalde, duela gutxi bi abesti aurkeztu ditu: Ozteguna eta Ezezezagunak. Irailean lehen diskoa argitaratuko du.