Santa Anastasia jaiak: Koadrillen Eguna
Urretxuko Santa Anastasia jaien barruan, Koadrillen Eguna izango dute astelehenean. Hau da egitarau osoa:
- 11:00-14:00. Umeentzako parkea, Belaustegi plazan.
- 12:00. Moto eta patinete lasterketa, Belaustegi plazan.
- 12:00. Poniak eta zezentxoak, San Martin auzoko plazatxoan, Iraunkorrak txarangak girotuta.
- 12:30. Koadrillen jokoetarako pisaketa eta izen-ematea, Gernikako Arbola plazan.
- 12:30. Kawadeni dantza afrikar taldearen erakustaldia, Gernikako Arbola plazan. Iraunkorrak Txaranga kalez kale ariko da.
- 14:30. Herri bazkaria, Abenidan.
- 17:00-20:00. Umeentzako parkea, Belaustegi plazan.
- 17:30. Koadrillen arteko sokatira, Gernikako Arbola plazan.
- 20:00. Dantzaldia Iparragirre-Balerdi musika eskolako bandarekin, Gernikako Arbola plazan.
- 21:30. Kantu afaria, Gernikako Arbola plazan.
- 23:00. Kilimak rumba euskalduna.
- Ondoren, Kalabazinaren jaitsiera, txosna gunean.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide