Iñigo Jakak Belgikan ikasi zuen Medikuntza. Euskal Herrira itzuli, eta hainbat ospitaletako kudeatzaile izan zen. Donostiako Onkologikoko zuzendaria izan zen ia hogei urtez. Egun erretiratuta badago ere, bokazioa ez du erabat alboratu.
Alex Diaz (Urretxu, 2001) profesional mailan arituko da datorren urtean. Zegaman lehiatu da gaur, eta afizionatu mailan Euskal Herrian egingo duen azken lasterketa izanik, etxekoak eta lagunak alboan izan ditu. Diazekin, hiru izango dira Urretxu eta Zumarragakoak goi mailako tropelean.
Gartziandiak Olinpiar Jokoez dituen lehen oroitzapenak Bolten eta Phelpsen balentriak dira. Orain, ordea, bertatik bertara biziko du amets olinpikoa. Lehen aldiz ariko da. Etzi ekingo dio lehiari, Esloveniaren aurka (09:00).
Goi mailan hamasei denboraldi egin eta gero, Mikel Balentziagak erretiroa hartu du. Zumarragarrak «argi» zuen ez zuela futbol profesionalean jokatu nahi.
Urola Kirol Elkarteak Alberto Fernandez (Zumarraga, 1969) omendu zuen Iñaki Mendiluzeren oroimenezko futbol txapelketan, epaile lana utzi duela-eta.
Negua joan da eta amaitu da mendiko eskiko denboraldia. Atseden hartzeko garaia heldu zaio Igor Alzelai mendi eskiko euskal selekzioko hautatzaileari, baina ez da geldi egotekoa. Legazpi, Ordizia eta Tolosako suhiltzaile taldeetako arduraduna ere bada.
'Argialdiak' liburuaren barneko bederatzi ipuinek, protagonistek eta agertokiek mundu garaikideko beste horrenbeste «perturbazioren» lekukotasuna ematen dute, Miriam Luki idazlearen esanetan.
David Burgi (Zumarraga, 1979) musikariak Messura taldean jotzen du. Apirilean Urretxuko Poligrafo Fest jaialdian jo dute eta uda ondoren diskoa argitaratuko dute.
Juanma Begiristain (Urretxu, 1976) klarinete-jotzailea Bilboko musika bandako kidea da 2001etik. Urte amaieran Bilboko bandak Begiristainen 'Gernika suzko euripean' obra estreinatu zuen.
Lorea Ibarzabal korrikalariak (Las Palmas, 1994) urrezko domina lortu du pista estaliko Espainiako Txapelketan, 800 metroko lasterketan. Zumarragarra du aita.
Jon Cadiernok (Zumarraga, 1990) 'Silencio' nobela argitaratu du. Liburu honetan bere bizitzaren eta sentimenduen berri ematen die alzheimerra izan zuen aitonari eta zaindu zuen amonari.