Sutobal enpresa Kortaberri tabernako eraikina husten ari da eta aurki bota egingo du. Kortaberri Zumarragako taberna ospetsuenetako bat izan zen. Arantxa eta Ascen Insausti ahizpek bertan lan egin zuten.
Urretxuko Udaleko Aniztasun eta Bizikidetza Mahaiak Sukaldanitzak egitasmoa antolatu du. Bertan jaiotako eta kanpotik etorritako urretxuarrek elkarrekin kozinatuko dute, eta, hala, elkar ezagutzeko aukera izango dute.
Haurren bat galdu duen guraso talde batek ‘Gehiago Gara’ ekimena jarri du abian, Hil Argi elkartearen babespean. Helburua haurren heriotzaren inguruan gizartean dauden hutsuneak betetzea da.
Iñaki Etxaniz 2019an joan zen lehen aldiz Kenyara. Aurten berriz itzuli da. Korrikalari ugari ezagutu ditu bidaien bidez, eta Cloud Nine Running Team proiektuarekin kolaboratzen hasi da.
Iñigo Unanue herritarrak eta Kattalin de Pedro gorliztarrak Asiako hego ekialdea eta Hego Amerika zeharkatu dituzte bizikletan. Bihar Bolivian egindako irudiak erakutsiko dituzte Zumarragan, Ostadarren Mendi Asteko azken emanaldian
Gaur hasiko da Urretxuko 35. Mineralogia eta Paleontologia Astea. Igandera bitartean, Euskal Herriko nahiz atzerriko 30 erakusketari elkartuko dira Ederrena pilotalekuan.
Zumarragako Azokako nabeak 70 urte bete ditu, eta ekainaren 27an egin zuten urteurren ekitaldia. Garai berrietara egokitu dute azoka, arlo digitala indartu baitute, besteak beste.
Txistulari eta dantzariekin batera, Zumarragako banda ezinbesteko osagaia da Santa Isabel jaietan. Bihar kalejira egingo dute eta danborradan joko dute. Astelehenean The Hanfris taldearekin joko dute.
Joxe Mari Iurrebaso Euskal Herriak eman duen ziklo-kroslari onenetakoa izan zen. 1990eko hamarkada hasieran utzi zion lehiatzeari, baina Iurrebaso abizenak kirol honi loturik jarraitzen du.
Gaur Olinpiar Jokoen inaugurazio ekitaldia izango da Tokion. Jokoetara joan zen lehen goierritarra Antonio Juantegi futbolari zumarragarra izan zen. 1924an Parisen egin ziren jokoetan parte hartu zuen.
Eustaquio Berriotxoa argazkilariaren lanari buruzko ikerketa egiten ari da Andoni Lubaki, Urretxuko Udalaren babesarekin. Euskal Herriko lehen gatazka argazkilaria izan zela uste da.
Jon Cadierno zumarragarrak 'Silencio' liburua aurkeztuko du datorren asteartean Urretxuko liburutegian. Liburu horretan bere bizitzaren berri ematen die bere aitonari eta amonari.
Martin-Paniagua familian hiru anaia dira eta hiruek Urola futbol taldearen kamiseta horia jantzi dute. Asier Martinek Urolaren lehen taldearekin 300 partida jokatu dituela eta, GOIERRIKO HITZAk hiruak elkartu ditu.