Olatz Sarriegi beasaindarrak Antioko interpretazio zentroko jatetxean bazkaldu eta gero, bere haserrea eta harridura agertu ditu euskarak jatetxean duen tokia ikusita
Irailaren 28an familiako bazkaria izan genuen Zumarrako Antioko Interpretazio Zentroan ireki berria zen jatetxean. Denok kanpokoak izanik eta erdibidean kokaturik egonda ondo zetorkigun denoi. Arkitekturari erreparatu genion segituan, baina berehala begiak arbelera joan zitzaizkigun: idatzitako guztia, eta ez zen gutxi, alajaina, gaztelania hutsean zegoen.
Hori gutxi ez balitz guri (denok euskal-hiztunak) gaztelaniaz ozta-ozta egiten zuen zerbitzaria tokatu zitzaigun. Eta, azkenik eta errematerako, familia kide baten urtebetetzea zela eta zerbitzariari ospatzeko zerbait eskatu genionean, bozgorailuetatik Cumpleaños feliz abestia entzun behar izan genuen. Aho batez Burgoseko, gertuen dagoelako, edozein jatetxe izan zitekeela komentatu genuen. Baina nire harridura eta ondoren haserrea areagotu egin zen jatetxe hori, hein batean behintzat, udalaren esku dagoela jakin nuenean…
Lotsagarria iruditzen zait euskararekiko hain sentsibilitate gutxi izatea, eta deitoragarria baita ere udaletxe batek hori onartzea. Horregatik bidaltzen dizuet, bai udaletxeari eta bai jatetxeari eta besteei ere, nire haserrearen zergatia. Hala nola bi hizkuntzak ofizialak diren honetan, euskararen presentzia eza, publikotasuna duen eremuan (hala nola pribatua duena ere). Sinistu egin nahi dut aldatu dela egoera, edota berritan izanik ez zirela konturatu eta bestela honako honek balio dezakeela hizkuntza trataera beste bat izateko. Ingurukoek, jakinda Antiora joan ginela, maiz galdetu didate ea zer moduz, nire erantzuna hizkuntzaren aldetik joan da
Olatz Sarriegi. Beasain