Eta horrez gain seguru nago atzerabegira jarriko zaretela esanez… “gure garaian desberdina zenbaina orain baina borondate gehiagorekin egiten genuen lan…”.Kontua da noizbehinka bidaiatu edota bertara etortzen direnkanpotarrekin egoten naizenean Euskal Herrian dugun baloreez jardutendudala, eta sarri hemen dugun antolaketarako zaletasuna eta bolondreslana eta auzolana goraipatzen ditudala. Egia da jende asko dagoelahainbat eta hainbat ekimenetan lanean, baina (adina izango da) atzerabegira jarri eta gauzak aldatzen ari direla konturatzen hasita nago.Lanean laguntzen duena saritzea ondo iruditzen zait, baina diruzsaritzeak talde ikuspegia gero eta ahulagoa izatea eta nor bere buruasalbatzera joatea ekar dezake. Hau azaltzeko eredu bat jarriko dut.Koadrilen eguneko bazkarian, diru apur baten truke, mahaiak etaaulkiak gure zain ditugu. Nire erosotasunak eragina du egun horretakoazken emaitzan: ez daukat goiz jaiki beharrik, ez dut bestekoadrilekin rozerik eta azkenean jaia indibidualagoa da. Kontua ez dalan hori egiten duena saritzea gaizki dagoela, baizik eta horrenondorioa ez dudala gustuko. Egia esan, nahiz eta gaur egungo egoeraez dudan horren gaizki ikusten, ezkorra naiz etorkizunarekiko. Etazu?
Ibon Garmendia