Lehengokoan, elkartean afaltzen ariginela, herrian bizi diren errumaniarren gaia irten zen. Geroijitoetara pasatu ginen. Erdi txantxetan hasi ginen eta erdi haserrebukatu genuen. Igandean, ogia erostera nindoala, emakume errumaniarbat zegoen eskean okindegiko atean. Zerbait eman, ez eman, egonnintzen. Ematen banion eskean jarraitzera bultzatuko nuela pentsatunuen eta eskatzea norberaren duintasunaren aurkakoa dela; gero harenumeek Gabonetan izango duten oparia eta gureek izango dutena etorrizitzaidan burura. Oraintxe urtebete, manifestazio batean ibilinintzen herrian barrena, israeldarrek Gaza bonbardatu zutela etaprotesta egiteko. Bertako jende pixka bat bazegoen, baina gehienakmarokoarrak ziren, eta sutan zeuden. Palestinako bandera handi batzeramaten manifestazioaren buruan. Duela egun batzuk, Marokokopoliziak eta herritarrek Aaiungo sahararrei egindako erasoarengatikprotesta egiteko elkarretaratzea izan zen. Berrogeita hamar bat lagungeunden, denak bertakoak. Sahararen aldeko jaialdia izan da ZelaiAriztin. Ekitaldira deitzeko kartelean bi bandera azaltzen dira,ikurriña eta Saharakoa. Kartel horietako askotan norbaitekSaharakoa puskatu du. Berriro jarri dituzte kartelak. Konturatu naiz”bertakoak” idatzi dudala.
Gotzon Aranburu