Eleaniztasunari buruz,transbertsalitateaz eta modernitateaz egiten du hitz. Zuzenbidean,Ingeles filosofian eta filologian lizentziatua da eta euskararidagokionez EGAduna. Ezin, beraz, bere nagusi politiko Patxiri egoztenzaion pellokeriarik leporatu; formazio handiko pertsonatzat jotzenbaita.
Horregatik, aginte zuzenerairitsitakoan ordenagailu eramangarri txiki eskoletan barreiatzekoegindako diru xahuketa modernitate itxurakeriaren baitan justifikatuzuen, gero, eskoletako zakar-txokoetan baztertuta geratu badira ereordenagailu horiek. Prentsa titularra emana zegoen. Jarraian, ordea,derrigorrezko gastu gutxitzea zela medio, irakasle kopuruarenmurrizketa latza egingo zela zabaldu zuen bazihoak-hartzak edo“globo-sonda” moduan. Horra, hezkuntza kalitatearen izenean diruxahutzea-aurreztea eginbidearen bi aurpegi.
Bi aurpegi duenaren antzeko jokaerazuria, ordea, euskararen tratamenduan ikusten da nabarmen. Esan gabedoa EGAdun izan ala ez euskaraz txukun ari den edonori euskalduneuskaldunenaren euskalduntasuna aitortzen diodala nik neuk behintzat.Besterik da baina, eleaniztasunaren izenean etagaztelania-ingeles-euskara hirutasuna aitzakia hartuta, herri honenjatorrizkoa den euskarari, hiruretan ahulenari, gizarte osoarenhizkuntza izateko politika egokirik ez ezartzea horretarako ahalmenaduenak. Bi aurpegiko zurikeria da euskaldun batek irakaslearenformazioan euskara hobetzeko Internet bidezko euskara formazioaezabatzea, euskaltegiei jada eskasak diren diru-laguntzakmurriztea…. Esaldi batean esanda: euskararen normalizazioa ekarrikoez duen politikaren ezarpena euskara jatorrean iragartzea alegia.
Euskara irakaslea