Alde batetik beraz, pozik hartu duttabernetara sartu eta zigarroaren kerik arnastu beharrik ez izatea.Bestetik, legea gehiegizkoa ere badela iruditzen zait. Tabakoaosasunerako kaltegarria da. Hori jakin badakigu. Erretzaileenaskatasuna non bukatu eta erretzaileak ez direnena non hasten denesatea dena den, ez da lan erraza, eta hortik eztabaida. Tabakoa,esan bezala, denon osasunerako hain kaltegarria bada zergatik ez dutetabakoa bera debekatzen ekintza debekatu beharrean? Behin debekatzenhasita, neurririk eraginkorrena litzateke. Bai behintzat gureosasunaren mesedetan… Denok dakigu, hala ere, zer dagoen horrenatzean. Eta krisi garaian gaudela kontuan hartuta… ez dago gehiagoesan beharrik. Garbi dago tabakoaren kea arnasteak eraginkaltegarriak dituela. Baina badira, tabakoaren kea bezalatsu,osasunerako kaltegarriak diren beste zenbait elementu, eguneroarnasten ditugunak. Tabakoaren legea bultzatu duten agintariekberaiek gizarteari ezkutatzen dizkiotenak. Zumarragan bizi garenokkutsatutako airea arnasten dugu Eusko Jaurlaritzak berrikiargitaratutako datuen arabera. Errealitatea da, kontrakoa sinestarazinahi diguten arren. Eta hori ere, diot nik, nire osasunerakokaltegarria izango da, ala?
Josune Zarandona