Donostia-Zumarraga, ze luzea!
Izan ditudan zenbait osasun arazo tarteko derrigortuta nago nire tziza jasoko duen poltsa eramatera. Normalean ez dut arazo handirik izaten, izan ere, premiak astintzen nauenean edozein tokitan husten baitut: dela belarretan, dela kainu-zulo batean, dela pareta baten kontra. Baina aurreko urriaren 17an Donostiara joan behar izan nuen oftalmologian kontsulta bainuen Donostiako Ospitalean. Eta etxera bueltan, trenean sentitu nuen poltsa mukuru zegoela eta larrituta aurrera eta atzera ibili nintzen komun bila. Gainera oftalmologoak jarri zizkidan tanta batzuk ez zidaten normal ikusten uzten. Eta hor joan nintzen nire arazoa burutik kendu ezinean: Hernani, Hernani herria, Urnieta, Andoain, Andoain apeadero (iritsiko naiz/ez naiz iritsiko), Villabona, Anoeta, Tolosa apeadero (zenbat tardatzen duen), Tolosa, Alegia, Ikaztegieta, Legorreta, Itsasondo, Ordizia (iritsiko naiz bai), Beasain, Ormaiztegi (zubia, aurki tunela, ostras iritsi egingo naiz), Zumarraga. Sprinta eta txapeldun. Egia da Abiadura Handiko Trenarekin laburragoa izango zela nire kezkaldia, beti ere Donostia eta Zumarraga lotuz gero tren horrek baina hainbesteko dirutza xahutu beharrean askoz ere merkeago litzateke komun ziztrin batekin.
Nemesio Armenteros Barrientos
N.A.: 72563222Q
Urretxu