Rafael Bengoa Osasun eta Kontsumosailburuaren aburuz euskara azkarregi hedatzen ari da KomunitateAutonomoan. Gainera, azterketetan euskara “gehiegi” sustatzeaEspainiako profesional onenen kaltetan jokatzen du. Jakina da Bengoaberak eta PP-PSOEko bere lagunek espainiar peto-petotzat jotzendutela euren burua.
Gabriel Aresti bizirik balego, ordea,zera esango lieke Euskal Herrian bizi diren espainiar hauei “Sóloes español, Bengoa, quien sabe las cuatro lenguas de España”.Hauek baina ez dira espainiarrak. Hauek dira, gehienez ere,“castellanos zerraus”.
Espainolek ez dutela beren hitzabetetzen gauza jakina da eta eurek onartutako legeak ez betetzea ereez da gauza berria. Nafarroa Foralean eta Komunitate Autonomoaneuskara hizkuntza koofiziala da, ehuneko berrogeita hamarreanofiziala bai bederen; beraz, gaztelaniarekin parekotasuna aitortuadiote euskal lurraldeetan (egungo Eusko Jaurlaritzak izan ezik).
Ni, kasu honetan, ez naizdiskriminazioren aldekoa, ezta “positiboa” deitzen zaion horrenaldekoa ere. Ez dut uste euskararen ezagutza saritu behar denik, eztagaztelaniaren ezagutza ere, biak ala biak baitira pareko hizkuntzakoofizial. Edozein lan eskaintza publikorako azterketa, beraz,ehuneko berrogeita hamar gaztelaniaz eta beste berrogeita hamareuskaraz egin beharko litzateke, biak parean eta puntuazioberdintasunean.
Euskara irakaslea