Eta horietako bat buruan bueltakadabilkit egunotan. Hilabeteetan hizketagai izan delako, azkenaldianbertara askotan joaten naizelako edo nik zer dakit, santaisabelak eregerturatzen ari direlako agian.
Haurtzarokoak dira Antiori buruzko nirelehengo oroitzapenak. Festa giroarekin, algara eta musika doinuarekinlotutakoak gehienak. Baina badu Antiok beste zentzu intimoago bat ereniretzat. Bakarrik egoteko beharra sentitzen dudanean beti aurkitzendut mundutik ezkutatzeko lekuren bat bertan. Une zailek kentzendidaten sosegua bilatzen dut bertan eta han ematen ditut askotaninorekin konpartitu nahi ez ditudan momentuak. Eta elizkoia ez naizenarren, aitortu beharra daukat, baselizara sartzen naizenero, barrukofreskotasuna azalera itsasten den eran, halako hotzikara batekzeharkatzen didala barrua. Hemen aipatutakoak neure esperientziatikateratakoak dira, baina ziur naiz zuetako bakoitzak izango dituelabereak. Istorio ezberdinen, bizitza ezberdinen lekuko izan da, da etaizango baita Antio. Baina denoi galdetuta, ondorio berdintsurairitsiko ginelakoan nago: Antio ez da egoteko leku soila, zerbaitgehiago da. Eta horregatik, Antio zumarragar guztiona delako etabakoitzak bere modura sentitzen duelako, herritar guztiok izanbeharko genuke, bertan egin nahi denaren gainean erabakitzekoeskubidea.
Josune Zarandona