Ertzaintzak Urretxuko artxiboan lapurtutako agiri batzuk berreskuratu ditu
Ertzaintzak 2007 eta 2011 artean artxiboetatik lapurtutako balio historiko handiko 2.000 gutun berreskuratu ditu. Bergarako artxibokoak izan ziren lapurretaz konturatu zirenak. Ertzaintzak Gutunak izeneko operazio abian jarri zuen eta zigilu bildumazale bat susmagarritzat jo zuen. Dokumentu asko zituela ikusi zuten. Ondoren, adituen esku utzi zituzten, gutun bakoitzaren jatorria argitu zezaten. Dokumentu horietako batzuk Urretxuko artxibotik lapurtu zituztela ikusi zuten.