Bi estatu indartsu, hiruadministraziotan banaturik, libre bizi nahi duten herritarreietengabe erasoan, Europako (balizko) Batasunean.
Iparraldeko euskaldunek Departamendupropioa ezin lorturik eta hizkuntzari egindako gutxietsiak gaindituezinik, Nafarroa Garaiko politika atzerakoien atzaparretik irteeraezin aurkiturik eta, hiruko Komunitate Autonomoan, hogeita hamarurtetako “koogobernu transbersalaren” ondorioz, euskarakirabazitako apurrei bi urtetan emandako astindu bortitzei ezineutsirik; horrela gaude, egonean.
Franko-espainiarrek gure herria okupatueta gure lanaren errenta beretu ondoren, identitate euskalduna erabatezabatzeko erasoan datoz. Segur aski, konkistaren ondotik egindakoahalegin indartsu eta bortitzenean. Agian, geure-geureak izan ezarren, hemengo Erakundeetan gehiengoa eskuratu-berreskuratuko dugueta agindu ahal izango dugula amets egingo dugu; baina, orain artebaino modu tinko eta eraginkorragoan gauzak lotzen ez baditugu,hutsaren hurrengoaren pare geldituko gara berriro. Nazioa izanbagara, euskararen lurralde osoa batuko duen estatu propioa etaEuropan homologatua izango dena egin behar dugu, egunerokoan,horretan sinesten dugunok etengabe, euskal kultura ezin da treguanegon eta.
Beñi Agirre
Euskara irakaslea