Aurreko batean jendeari gonbitea egiten nion Euskalteleko fakturak bueltatzera, gonbite okerra orain ikusiko duzuen moduan.
Ea kronika ondo idazten dudan. Behin faktura itzuli ondoren, sartu nintzen euskaltel.com-en eta erreklamazio bat egin nuen. Jaso nuen mezu bat esanez egina zegoela eta bere bidea? eramango zuela. Ez nintzen oso gustura geratu eta 1717 zenbakira deitu eta han ere erreklamazio bat egin nuen, bat ez bi, nirea, nire amarena eta pendiente geratu zen nire amaginarrebarena telefonoa eten egin baitzen. Behin eten ondoren berriro deitu nuen eta handik denbora batera erreklamazio saileraino pasatu ninduten. Han adierazi nien kontratua eurek eten zutela eta mesedez deskontatzeko isilean lapurtutako dirua nik bueltatutako fakturatik eta prest nengoela zegokidana ordaintzera baina inola ere ez nuela ordainduko ez zegokidana. Eztabaida xelebrea izan ondoren, ez bainekien Euskaltelekin hitz egiten ari nintzen edo Pellorekin, bertako langile batekin. Garbi asko utzi zidan Pello zela baina ni Euskaltelekin hitz egiten ari nintzela. Orduan eskatu nion nire erreklamazioari erantzuteko eta esan zidan berak esandakoa zela erantzuna. Berriro azaldu nion nola egina nituen zenbait erreklamazio idatziz eta espero nuela erantzuna ere idatziz jasotzea. Ba ez eta ez. Euren protokoloa bete zutela eta listo.
Hurrengo egunean etxean ditugun hiru mobilak utzi zizkiguten kanpora deitzeko aukerarik gabe, etxeko interneta ere etenda.
Berriro deitu, idatzi, deitu, idatzi eta ezer ere ez. Azkenean ordaindu nuen euren ustez euskaltelekin nuen zorra eta mezu bat bidali nuen info@euskaltel.com-era ordainagiria atxikita baina ikusita egunean zehar mobilak eta interneta ez zetozela bere onera, berriro deitu nuen. Azaldu nien ordaindu nuela eta eurek bazutela “justifikantea” eta ez nuela ulertzen zergatik eurek ez zuten euren lana egiten. Esan zidaten euren protokoloan Kutxabankek ordainketa horren berri ematen zuenean automatikoki izango nituela zerbitzuak. Berriro esan nien nik ordainketa agiria igorri niela eta bertan jartzen zuela zein egunetan eta zein ordutan egina zegoen. Ba ez eta ez, eurak tematuta Kutxabankek botoitxoa sakatu arte ordainketa egina ez balego bezala zela. Dedio! Pazientzia, Sebas!
Hurrengo egunean goizeko 8etan mobilak bere onera etorrita zeuden, baina internet konexioa ez. Ez neukan gogo handirik berriro deitu, idatzi, eztabaidatu, prozesuan sartzeko eta arrebaren etxera joan nintzen eta han egin nituen egin beharreko lanak. Mila esker, Miren, kafea mundiala! Arratsalde aldera konexioa eman zidaten eta aprobetxatu nuen euskalteleko foroetan begiratzeko telebista ordaintzearen inguruan zer zegoen eta txundituta geratu nintzen zenbat mezu eta eztabaida horren inguruan baina 2013ko ekainetik hasita. Tartetxo bat hartzen baduzue, irakurri eta esango didazue: Robertoren mezua (03-06-2013, 09:59 PM):
Buenas tardes.
En la factura de Mayo,como “informacion de su interés” aparece que a partir del 1 de Julio la TV básica costará 2,5 € (más iva)
Si me lo van a cobrar ¿cómo se puede dar de baja? Es algo que no me interesa y por supuesto no tengo intención de pagar ni 1 € por ello.
Muchas gracias
Un saludo
Euskalteleko langile IBONen erantzuna (03-06-2013, 10:01 PM) bi minutura:
Te aclaramos las dudas sobre los cambios en la TV Básica. En breve recibiréis toda la información en casa pero hemos querido incluir varios canales con antelación para que podáis disfrutarlos durante más tiempo.
Desde el 29 de Mayo, todos los que tenéis la TV Básica disfrutáis de 4 nuevos canales que son: : COSMO HD / CANAL HOLLYWOOD HD /· CANAL COCINA/ VAUGHAN TV eta “La TV Básica es gratuita para todos los clientes que tienen un deco de Euskaltel en alquiler o que disponen de TV Premium en alguno de sus televisores. Para el resto, a partir del 1 de Julio, tendrá un coste mensual de 2,5€. Como sabéis, la TV Básica no tiene compromiso de permanencia por lo que si este servicio no es de vuestro agrado, podréis solicitar su desactivación en cualquier momento y continuar viendo los canales convencionales que se emiten en abierto.
Total, telebista kobratzen hasi zitzaizkigun dekodifikatzailea erosi genuenoi, gainerakoei ez. Eta ” podréis solicitar su desactivación en cualquier momento y continuar viendo los canales convencionales que se emiten en abierto” paragrafoa pittin bat jorratu ondoren nahikoa dugu mezu bat igortzearekin info@euskaltel.com helbidera baja eskatuz eta gure NA kopia erantsita.
Ostiral eguerdian (hilak 24) dei bat jaso nuen euskalteletik esanez nire erreklamazioa kontuan hartu zutela eta hurrengo fakturan zenbait kontzeptutan errebaja eginda, zurituko zutela nirekin zuten zorra. Nire erantzuna oso garbia izan zen, nik ez nuen nahi isilean kobratutakoa (lapurtutakoa ene ustez), isilean berriro nik jasotzea. Hortaz, agur esan genion elkarri eta ikusiko dugu zer egiten duten hurrengo fakturarekin. Gainera espero det hurrengoa azkena izatea. Agur Euskaltel!
Zuek ere Euskalteli agur esan nahi izanez gero, hemen duzue jorratu beharreko bidea:
Eticom som connexio
Sebas Iturriotz NA: 08901155V