Kexatu? Zergatik kexatu? Akademiahorrek subiranotasun osoa du gaztelaniaren hizkuntza arauak ebazteko,Euskaltzaindiak euskararen arauak ebazteko duen bezalaxe.Euskaltzaindiak zilegitasun osoa du, beraz, euskarazko edozein hitziadiera jakin bat emateko. Har dezagun, adibidez, Espainia, naziojakin bat definitzeko euskal hitza. Honela definitzea eta ahalik etahizkuntza gehienetara adiera hori itzultzea proposatzen dizuet.
Espainia: esanahi etimologikoarenaldetik untxien lurraldea da. Iberiar penintsularen barnealdeahartzen du eta honako mugak ditu: iparraldean, Kantauri itsasorairteera du Santander (Sanandere) eta Galiziako lurren artean;mendebaldean, Galizia bera eta Portugal; hegoaldean, Al Andaluslurraldea, Gibraltar barne, baina, Ceuta eta Melilla gabe; ekialdean,Katalunia herriak Aragoiko Gallego-Pallars ibaietaraino, non hastendiren Euskal-Nafar lurrak Ebro ibaiaren hegoaldetik Espainiako mugaegiten duen Sanandereraino. Horra zer den Espainia.
Euskara irakaslea