Ez dute arrazoi faltarik. Euskaraz zeingaztelaniaz gure eskola eta unibertsitateetan oro har kontatzen denhistoria historia ofiziala da, espainiarren eta frantziarren egungoegitura justifikatzeko neurrira egindako istorio sorta alegia.Hezkuntza arautua amaitu ondoren jakin izan ohi dugu baskoien habitatedo lurralde zabal honetan berezko kultura eta hizkuntza ez ezikegitura politiko, ekonomiko eta juridiko propioak ere izan ditugula;gureak, propioak, Nafar Estatuan bilduak, Europaren eta munduarenaurrean herri bezala geure burua azaltzea ahalbidetu izan dutenak,eta horiek guztiak, auzo estatuek bortxaz suntsituak izan direla. Nonegiten da historia erreal horren kontaketa?
Herritarrok gure historia ezagutzekodugun eskubidea aldarrikatzeaz gain, profesionalen arteko eztabaidasakona falta zaigu. Onartezina da herri honek gaur egun sufritzenduen mendeko egoeraren jatorria berdinen arteko paktuaren ondoriozdela esatea. Gure artean ezkutuan gorde nahi den arren nazioartekomundu akademikoan gauza jakina da Euskal Herriak gaur egun pairatzenduen zatiketa eta instituzio nazional propioren gabezia inbasioekintza baten ondorioz dela . Agian, irailean egiteko asmoa denEUSKAL HERRIKO HISTORIALARIEN I. KONGRESUA izan daiteke honetazeztabaidatzeko foro aproposa. Konta diezagutela ezagutzen dutena,denok jakitun izan gaitezen.
Euskara irakaslea