Argi dago jada, horrela erakutsi dugu,euskaldunok identitate propioa dugula, berezia, gurea, ez hobea ezokerragoa, gurea baizik. Horregatik, Euskal Herria – Nafarroazatituta eta euren kolonia gisa jarrai dadin metropoli-estatuen aldeborrokatzen dutenek gogor erasotzen digute identitateari buruz mintzogarenean. Ez dute nahi. Ez zaie interesatzen. Ez frantsesei ezespainiarrei.
Nafar Estatua egitura politikoarenbarruan herri hau independentea izan dela erakutsi digutehistorialari berritzaileek. Horrez gain, egitura politiko hura, ErdiAroan gertatu izanagatik ere, baskoien herriari kohesioa eman etagaur egunera arte dirauen estatu propioa izateko egarria asetzekobiderik egokiena dela erakutsi digute. Frantziak eta Gaztelak,mendeetako eraso bortitz eta biolentoen bidez baskoien lurraldeainbaditzen eta euren pean jartzen aritu direla erakusten diguhistoriak. Zatiketaren aldekoek, berriz, euskaldunok estatu propioaeta Europan aitortua izan genuela ezkutatzen aritu dira. Ez dute nahigure historia ezagutu dezagun, ez zaie interesatzen.
Horiek guztiak mahai gainean izanditugu, ditugu egun ere. Horiek guziak baliatuz argudiatu izan duguherri honek estatu propioa izateko eskubidea baduela eta gainera,komeni zaiola. Orain, metropoli-estatuak egoera ekonomiko larriandauden honetan, bideragarritasun ekonomikoa gehitu behar zaio aurrekoargudio zerrendari. Beraz, ekonomilarien txanda da. Gaur egungoekonomia globalizatuan, Euskal Herria – Nafarroa bezala ezagutzendugun entitate ekonomiko, politiko, kulturalak Europako eta mundukoekonomian bideragarritasun egokia ote duen jakin behar dugu. Bortxazosatutako exagono eta penintsulako estatu sasi-nahasien barruan bainobideragarriagoa den ala ez jakin nahi dugu. Estatu zahar horiekguretzat dakarten zama ekonomikoa ezagutu nahi dugu. Haiek gukjakiterik ez dute nahi izango, ez zaie interesatuko; guri, ordea,bai. Guk jakin behar dugu, beraz, ekonomilarien txanda da.
Euskara irakaslea