Ea bada, Lloyd Goldman&Sachsmunduko banketxerik ahaltsueneko burua da. Lloyd gizajoa sufrikariobatean bizi da, jende gehienak ez du ulertzen bere lana. Duela gutxiUSAko gobernuak (Goldman&Sachs USAn dago, noski) ikerketa batzabaldu du bankuak trikimailu asko egin dituela susmatuta.Harrigarria gertatzen dena da kaltetuen artean ez direla denakigeltseroak, langabetuak eta soldata bakarrarekin aurrera egin beharduten bost laguneko sendiak. Banketxe handiak daude Goldman &Sachsek egindako lapurreta sofistikatuak jasan dituztenen artean. Lloydek etabere lagunek ez daukate trebezia gutxi. Gu, gizajook, beti amestudugu BBVAko bulego batean sartzea eta diru guztia hartutakoan lagunazain dagoen autoan sartzea eta… ospa!. Hori txapuza hutsa da!zenbat daukagun ikasteko Lloydengandik. Baina, nahiz eta sekulakoartista izan, sufrikario batean bizi zaigu Blankfein jauna. Izanere, elkarrizketa batean “Guk (Goldman&Sachs) Jaungoikoarenlana egiten dugu” esan zuen. Lloydek egiten duena ez du egitenjauregiak edo kotxe luxuzkoak edukitzeagatik. Gu, pobreak, betibezala inbidiatsu eta miserable. Ez estutu, Lloyd jaungoikoakzeruarekin ordainduko dizu zure sakrifizioa.
Joxe Manuel Bereziartua