Mito eta kobazuloetako gizakien bilajoan ziren haiek euskararen eta euskal kulturaren aztarnakaurkitzeko. Ez zen beharrezkoa; hori baino garrantzitsuagoa baitzenjada euskaldunak baginela; halabaina, ez zen “beharraren” kontubat, aztarnak han zeuden, bertaraino joan ziren, eta inork ez duzalantzan jarri haraino joan izana ikertzaile hauen ekarpenagoresteko.
Ez da gauza bera gertatzen euskaldunoksortutako egitura politikoei buruz ikertzen duten adituekin. ErdiAroraino joan ohi dira, nafar erresumaren sorreraraino, bertanbaitaude euskal-nafarrok sortutako estatu independentearen lehenaztarnak; kritikatu egiten zaie: ez da beharrezkoa, diote,garrantzitsuagoa baita antzinako istorioak baino gaur eguneuskaldunok burujabetasuna nahi izatea.
Afera, ordea, ez da Erdi Arorainojoatea beharrezkoa den ala ez, gure estatu-eskarmentuaren lehenaztarnak han daudela baizik. Herri honek zergatik nahi duenburujabetasuna edo independentzia galderaren erantzun zuhurra,zientifikoa, nekez eman daiteke gure historiaren aldi hori baztertuz,kobazuloetatik karlistaldietara eta “Foruen paradigmara” zuzeneansalto eginez alegia.
Euskara irakaslea