Hizkuntzalarientzat ez zensorpresa handia izan, erabat ohikoa baita hizkuntza batek beste batenhitzak mailegutzat hartu eta beretzeko jokaera. Kasu honetan, hiztunkopuru txikia duen hizkerak zabalkunde nabarmen handiagoa duenarenondokoari eskaini zion hitza, besteak beste, hitz hau halako funtzioabetetzeko gizarte espainiarrean zabaldua zegoelako. Honetarainonormala, bitxikeria besterik ez.
Askori, ordea, ez zaiguoharkabean pasa hitz hartzaileek zulori eman dioten adieramurriztailea. Alde batera utzi dute zulo hitzak euskaraz duenaberastasun lexikala eta hamaika esanahietarako makuluerabilgarritasuna: ume asko ama zulo dira, sorgin zulo deitzen zaiolamien koba zulo askori, untxiek habi zuloak egiten dituzte, gurpilakzulatu egiten dira, hildako txakurrak zuloan sartzen dira eta guregorputzak zulo-hutsune anitz ditu: sudurzulo, ahoko zulo,belarritarako zulo eta uzkia izendatzeko ere ipurdiko zulok balio du.Espainolentzat, ordea, zulo soilik da: Lugaroculto y cerrado dispuesto para esconder ilegalmente cosas o personassecuestradas. Honelasaihesten dute, besteak beste, ziegari zulo deitzea.
Arazoa, ordea, ez dagohizkuntza batek maileguan hartzen duen hitzari emandako adieraberrian; arazoa sortzen da, bi hizkuntza horien artean elkarrieragiteko gaitasuna guztiz desorekatua dagoenean. Arazoa dagogaztelaniak euskaratik hitz solte gutxi batzuk hartzen dituenbitartean hegoaldeko euskarak mailegu zaparrada hartu behar duelagaztelaniatik eta iparraldeko euskarak, berriz, frantsesetik.Demagun, denboraren poderioz eta erdaren gehiegizko eraginagatik baizulo bai eta abertzale hitzak etorkizuneko euskaldunek gaztelaniazkoadiera bakarrean ulertzen dutela. Honela, zulo hitza zera litzateke:gauzak edota bahitutako pertsonak legez kanpo ezkutatzeko abertzaleekdauzkaten leku itxi eta ezkutukoak. Atera kontuak!