Artista bat da eta bizitzaren arloezberdinei buruz “pentsatzen duena” adieraziko duela dioaurkezleak. Galdera asko egiten dizkiote. Artistak batzuetan gusturaerantzuten duela dirudi, besteetan deseroso puntu bat ageri da bereerantzunean. Bukatzen duenean artistak biluztu du bere izatea etapertsona ageri da kamara aurrean. Niretzat erosogoa zen artistabezala ezagutzea, bere arteaz gozatzeko. Kate batzuk harago neskabatek programa batera deitu du. Pantailan tipo batek karta sorta batdu eskuetan eta segurtasun handiz hitz egiten dio kamarari. “Galdeiezadazu nahi duzuna”, esan du. Neskak bere etorkizunari buruzgaldetu dio, ea bikotekideren bat aurkituko duen ala ez. Tipoak ezetzerantzun dio, datozen bost urteetan bikotekiderik gabe jarraitukoduela. Ondoren agurtu egin du. Agian neskak bere maitalea ezagutukodu bihar, baina aztiaren jarraibideak kontuan hartuta, egingo al diojaramonik? Bi pertsona ageri dira pantailan aurrez aurre. Batakbesteari orain artekoak zintzotasun osoz adierazi dizkiolaazpimarratzen dio. Berak aurrez aurre esaten dituela gauzak, “egiak”.Besteak pentsakor dirudi. Badirudi halako batean honakoa botakodiola: “Eta zuri nork esan dizu pentsatzen duzuna jakiteainteresatzen zaidanik?” Baina ixilik jarraitu du, agian benetanpentsatzen duena esatea egokia ez dela jakin badakielako, “egia”eta “zintzoa” bada ere.
Idoia Luzuriaga