Martxan Berdeagatik eskerrik asko!
Lehengo asteko larunbatean, azaroak 29, Zumarragako Argixaoko futbol zelaian aecc martxan ekitaldia ospatu genuen lehengo aldiz. Bertan, Legazpiko, Zumarragako eta Urretxuko haurrek parte hartu zuten, beraien gurasoekin batera, 10:30etatik 12:30etara egin genuen jardunaldian. Martxaren helburu nagusia elikadura osasuntsua eta kirolaren garrantzia bultzatzea zen.
Nahiz eta eguraldi txarra izan, 350 haur inguru gerturatu ziren 120 gurasoekin martxan eta zumbako klasean parte hartzera. Mila esker etortzeagatik!
Minbiziaren Aurkako Elkartetik eskerrak eman nahi dizkiegu Legazpiko, Zumarragako eta Urretxuko udalei. Erakundeez gain, lagundu diguten enpresei ere beren lankidetza eskertu nahi diegu: Alzola eta Kaiku enpresei, Cruz Anaiak frutategiari eta Zerki aisialdiko empresari ekintza antolatzen laguntzeagatik. Bide batez, hiru udaletxeetako kirol teknikarien (Jose Antonio Mendizabal, Peio Garmendia eta Miguel Cristobal) inplikazioa eskertu nahi dugu lerro hauen bitartez, hilabete hauetan zehar gurekin batera egin duten lan guztiagatik.
Azkenik, Minbiziaren Aurkako Elkarteko boluntarioei eskerrak eman nahi dizkiegu larunbatean gurekin ekitaldia antolatzen egoteagatik, haurrekin jolasten, eta abar. Hain zuzen, Zerkiko monitoreekin eta Zumbako irakaslearekin batera, labunbat goizeko jaialdia girotzen.
Hurrengo urtean, 2015ean, Beasainen martxa berdea errepikatzeko aukera izango dugu, lekukoa bertako ordezkariei pasa baikenien aurreko larunbatean.
–Goierri Garaiko Minbiziaren Aurkako Elkarteko kideak.