Erresuma, errepublika ala diktaduraizan gobernuek kudeatzen zituzten hiritarren ”ongizaterako”bereizten ziren sosak. Gaur egun, ordea, aberatsek, mundu mailakodirudunek, estatuek baino diru eta botere gehiago kudeatzen dutegizarte zibila gobernatzeko.
Ondorioz, mundu mailako aberatsek duteboterea eta hiritarrok estatuari ordaintzen dizkiogun zergetatik atalbat zuzenean ematen zaie dirudun horiei. Gizartearen ongizatea geroeta gehiago dago haien esku eta gutxiago gobernuen eginkizunetan.Estatuari, beraz, identitatea eta osasunaren zainketa besterik ezzaie geratzen. Laster, osasunaren esparrua ere, fuera.
Euskal herritarrok estatuari ordaintzendizkiogun zergetatik bereizitakoak bi administrazioek kudeatzendituzte: estatuak berak eta komunitate autonomo edo departamentuek.Estatuek identitate frantses-espainola bultzatzen dute soilik, etaAutonomi Erkidegoek erdia espainola edo frantsesa eta, beste erdia,batzuetan, euskalduna.
Dena ordaintzeko iristen ez bada,aurrekontuak derrigorrez mehetu egin behar badira, murrizketak eginbehar badira, egin. Baina estatu zentralen identitatea bazterguztietatik eta komunikabide guztien bidez sartzen zaigun honetan ezdu zentzurik gu geu frantses-gaztelania ere finantzatzen aritzea.Moztu, moztu! Baina mehetu ETB2 eta utzi bakean euskaldunoi.Matematika hutsa da.
Euskara irakaslea