Euskaldunok gure borondatez zatituginela eta nor bere aldetik Estatu handi horietara bildu ginela,Nafarroa Garaiaren inbasioaren ondoren denek bat egin zutelainbasoreekin eta haiei esker denok zoriontsu bizi garela haienhandikerian. Historialari zaharrak ez dira zahar adinarengatik,zabaltzen duten mezua zaharra eta gezurrezkoa delako baizik.Zaharkituak daude mezu horiek, mezulariak adinez hala ez izanagatikere.
Inork gutxik defendatzen du gaur egun1512ko Nafarroa Garaia eta Beheraren inbasioa ez zela konkista izan.Denok dakigu herri honek bere buruari eman zizkion erakundeakgaztelarrek eta frantsesek suntsitu eta bortxaz desegin zituztela,euskaldunon lurraldea mendez mende eraso ondoren zatitu eta beretuzutela eta gure hizkuntzaren lurraldea murriztuz doala egiten diotenjazarpenaren ondorioz .
Badakigu, euskaldunok, nafarrok,justifika ezina den jokaera horri aurre egin izan diogula beti. Nolaulertu behar da bestela, gaztelarrek Iruña okupatu ondoren,etengabe herria altxa izana inbaditzaileen kontra. Nola ulertu1521ean, gaztelarren alde ari zen Loiolako Iñigo, gero erlijiokontuetara pasa eta santu egingo zutena, nafar leialek zauritu etaetxera joaten utzi izana? Nola ulertu, matxinada hori desegiteko,gaztelarrek 5.000 soldadu nafar mendekuz hil izana Noaingo zelaietan?Gutako batzuk ulertu dugu, eta urtero gogoratzen dugu. Langileguztiontzat maiatzaren lehena “Chicagoko martirien” heriotzagogoratzeko eguna den bezala, nafar guztiontzat ekainaren azkenigandea Noaingo sarraskian hildakoak gogoratzeko eguna da. Ez duguezer ospatzeko, gogoratzeko asko baizik.
Euskara irakaslea