“Ezkontza bat!”. Gelditu, jeitsitxirringatik eta txamarra eta kamixeta kendu nituen. Pixka batfreskatu, ura edan… eta gero ikuskizuna gozatzeko eseri nintzen.Zein guapak zeuden neska guztiak, orrazkera rokoko haiekin eta zapatatakoidunekin eta ze moxolo itxura zeukaten mutil guztiek kajaorrosekolangile piura horrekin. Atentzioa eman zidan ikusteak gazte jendeanola ezkontzen den oraindik txuriz eta meza eta guzti. Tira,bakoitzak egin dezala nahi duena. Ni neu ez naiz joaten ezkontzetaranire aurrekontuak ez didalako aukerarik ematen horrelako ezkontzeksuposatzen duten diru-xahutze horietarako. Badakit aitzaki honek ezdaukala batere glamourrik, baina neu ere ez naiz oso glamurosoa.Amaitzeko, ezkontza batean debalde nola bazkaldu azalduko dizuet.Esertzen zaretenean entzun jendeak esaten duena, eta inguruandituzuenak senargaiaren gonbidatuak baldin badira zuek esan Ainhoarenlagunak zaretela. Emaztegaiaren gonbidatuen artean bazaudete, botabeldurrik gabe “Ai Axier Axier, zeinek esan ezkonduko zenik!!”.Erraza, ezta? Norbaitek galde lezake zergatik ez nuen gauza bera eginlehengoan. Tira, gauza bat da sanoa izatea eta beste bat ezkontzabatera txirrindulari kulotea jantzita sartzea.
Joxe Manuel Bereziartua