Sartu eta segituan, ordea, euskararibota zenioten begizkoa: euskaltegiei, tokiko prentsari, Osakidetzari,Aholku Batzordeari (portzierto, non daude?).
Etengabeko esku-sartze, manipulazio etaazpikerien zerrenda amaiezina da. Jakina, beti ere “euskararenonerako”. Sartu sartu zineten, agian sekulako pagotxa espero erebai. Orain, ordea, ez zaizkizue kontuak ateratzen. Krisia aitzakia,ez omen duzue dirurik.
Euskal Telebista biaren aurreanimajinatzen zaitut, sofan etzanda, oinak mahai txikiaren gainean Marxanaien pelikula ikusten. “Más madera” oihukatzen duGroutxok, “más dinero” eska dezaten zure morroieiagintzen.
Utz ezazu Ajuria Enea, Patxi, berandubaino lehen.