Aspertuta gaude entzuteneuskaldunok identitatea gora eta behera hor gabiltzala, arazoidentitarioa besterik ez dugula buruan, baztertzaile garela…, etahara non, Patxi Lopezen gobernuak Espainiako Itzulia Euskal Herritikpasaraziz gure espainiartasuna erakutsi nahi dion munduari. Ez,Lopezek ez du arazo identitariorik, konplexu identitarioa baizik.
Konplexu identitarioa dueuskaldun guztion izenean mintzatzeko gaztelania soilik dakien sasilehendakariak. Konplexuak Euskal Herriaren izenean lehiatu daitezkeenselekzioak ukatu eta aldi berean espainolak soilik bultzatzendituenean. Gutxiagotasun-konplexua, finean, gure ardi latxak zaintzenduen artzain txakur txikiaren pixarraka mesprezatzen duenean etadoberman zakur hiltzailearena goresten duenean, oso doberman izandaere zakurra. Ez da kirol afera, identitatekoa eta politikoa baizik.
Gure herriko kirolariek gureherriaren izenean lehiatu beharko lukete, gu herri bat garelako.Espainiarrek ere bere selekzioa izateko zilegitasuna eta eskubideabadute, nola ez. Ez diegu guk ukatzen hori. Zer dela eta ukatu behardigute haiek guri gurea izatea? Demokraziaren izenean? Handikeriarenizenean? Espainian bizi diren espainiarrek eurena defendatzen duteeta guk gurea defendatu behar dugu. Zertan ari dira, ordea, EuskalHerriaren zati baten instituzioetara iritsi diren PP-PSOEespainiarrek gure selekzioak ukatu eta beste herri batekoa gukordainduta ekartzen? Esan bezala, afera ez da kirol eta kirolarienkontua, politikoa eta gutxiagotasun konplexua duten politikarienabaizik.