Zumarragako Udalak-Festa Batzordeak aurtengo pregoia irakurtzearen ohorea Gesto por la Paz elkarteari eskaini ostean, Ama Lur elkartetik honakoa esan genioke Zumarragako herriari:
1.-Gesto por la Paz Euskal Herrian emandako indarkeria ekintzak deitoratzeko sortu eta irteten da kalera.
2.-Gesto por la Pazek , bere adierazpen, ekintza eta ibilbidearen arabera, bereizketa nabarmen eta irmoa egin izan du eman diren indarkeria era desberdinen artean, sistema «demokratikoari» erabateko zilegitasuna eman eta ETAren ekintza eta beste erantzun batzuk gaitzesteko inolako zalantzarik gabe.
3.-Jakin badakigu elkarte horren barruan euren printzipio etikoak eramandako pertsonak izan direla eta alde horretatik gure errespetu guztia merezia dute.
4.-ETAk, aldebakartasunez, borroka armatua uztea erabaki zuenean, Gesto por la Pazek bere desegitea erabaki du, beraientzat indarkeriaren zikloa amaitu dela eta bake eskenatoki batera pasa garela argi utziz.
5.-Gure ustez, Euskal Herriak pairatzen duen indarkeria zikloa ETAren sorrera baino lehenagokoa da eta indarrean jarraitzen du, nahiz eta ETAk borroka armatua bertan behera utzi duen.
6.-Indarkeria honek agerian uzten du, prentsa irrati eta telebista makinaria guztiarekin, bere burua demokratikotzat jotzen duen Estatu bat.
7.-Egia da ETAk borroka armatua bertan behera utzi izanak esperantzari ate bat zabaltzen diola etorkizun baketsu bat izateko esperantzari. Gainontzeko beste edozein herritarrek haina pozten gaitu erabaki honek.
8.-Baina era berean, argi eta garbi utzi nahi dugu, hizki larriz idatzitako BAKE bat nahi dugula. Baina BAKE JUSTU bat eta BENETAKO DEMOKRAZIA bat, ez itxurazko bat.
Josi Etxeberria, Ander Gisasola eta Aitor Diaz de Espada.
Zumarragako Ama Lur elkartea