
Urretxuko Gernikako Arbola plazarenluzapena estaltzeko proiektua aukeratzeko lehiaketa abiarazi duUdalak. Pasa den abenduaren 30ean argitaratu ziren lehiaketarenoinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta egun horretatikhilabeteko epea eman dute proiektuak aurkezteko.
GernikakoArbola plazatik haurren parkera doan luzapena estaltzeko, Labeagakaletik plazara sartzeko arrapala egokitzeko eta 1, 2 eta 3 zenbakikoatarien arkupeak zolatzeko ideiak aurkeztea da lehiaketaren xedea.
Erabakia martxoan
300.000 euroko aurrekontuaaurreikusi du Udalak lan hauen exekuziorako eta proiektu irabazleak12.000 euroko ordainsaria jasoko du. Bigarrenak eta hirugarrenak2.000 euro jasoko dituzte. Udalak hala ere saririk ez emateko aukeragorde du.
Urtarrilaren 30a arte aurkeztu ahal izango diraproiektuak eta hauek aztertuko dituen epaimahaia data horretatikhamabost egunera eratuko da gehienez jota. Talde honek 20 egunekoepea izango du erabakiaren berri emateko eta hau martxoa hasieraaldera jakin ahalko da. Epaimahaiak egokitzat jotzen dituen lanekingainera, jendaurreko erakusketa egingo du Udalak, herritarrek lanenberri izan dezaten.